Esperimentatu
CircularTRANSek ondorengo etengabeko
hobekuntza prozesua planteatzen du.
01. DIAGNOSTIKOA
Aztertu nola heltzen zaion ekonomia zirkularrari zure erakundean, ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015 arauetan oinarritutako analisiaren bidez, arau horiek baitira kudeaketa sistemetan eta etengabeko hobekuntzako sistemetan erabili ohi direnak.
02. EMAITZAK
Bistaratu zure enpresaren heldutasun maila, eredu zirkularretara eta ekonomia zirkularreko estrategietara igarotzeari dagokionez eta sektorearekiko konparazioei dagokienez.
03. AUKEREN HAUTAKETA
Hautatu aukerak eta baloratu zure enpresak eremu zirkularrean duen lehiakortasuna indartzeko bideragarriak diren.
04. BIDE ORRIA
Baloratu hautatutako aukerak heldutasun aldian oinarrituta, eta aukeratu garatuko dituzunak.
05. EKINTZA PLANA
Definitu nola heldu zure erakundean hautatutako aukerei, ekintza plan pertsonalizagarri baten bidez.
Horretarako, CircularTRANSek LAGUNTZAKO
BALIABIDE hauek ditu:
PRESTAKUNTZA
Hainbat modulu ekonomia zirkularrarekin lotura duten kontzeptuak ezagutzeko eta lantzeko.
TRESNAK
Ekonomia zirkularraren hainbat alderdi lantzeko CircularTRANSek berak dituen 34 tresna eta beste esteka batzuk.
KOMUNITATEA
Partekatu esperientziak eta ezagutu ekonomia zirkularrarekin lotura duten azken albisteak.
JARDUNBIDE ONAK
Hemen eta nazioartean ekonomia zirkularrean diharduten 70 enpresa baino gehiagoren ekintzak.
AHOLKULARITZA
Kontsultatu zalantzak foroan edo galdetu adituei trantsizio prozesuetan gure laguntza eduki dezazun.
TESTIGANTZAK
Partaide batzuek beren ESPERIENTZIA kontatzen digute.
Nabarmenduko nituzke plataforma honen bi ezaugarri nagusi: erabilera erraztasuna, oso intuitiboa eta erraza delako; eta edukiak, enpresak ekonomia zirkularra lantzeko erabili ditzaketen estrategiak modu errazean azaltzen dituelako.
Iñigo Ezpeleta
RECYYCLE Ekonomia Zirkularraren aldeko estrategia argi batekin sortu zen, plastikozko ondasunen birmanufaktura eta mantentzearen bidez, produktuaren bizitza erabilgarria luzatzeko helburuarekin.
CircularTRANS plataformaren bidez, tresna erabilerraza eta intuitiboa proposatzen digu. Horri esker, gure jardueraren prozesuen barruan hobekuntza-atalak bistaratu ahal izan ditugu, eta gure balio-proposamenaren hobekuntzan sakontzen lagundu digu.
Azkenik, plataformatik nabarmenduko nuke garatzen duen Ekintza Plana, teknikariei eta ingurumen-hobekuntzen eta jardunbide egokien arduradunei epe labur eta ertainean garatu beharreko aukerak erraztuz.
Antonio Martinez Rodriguez
Clínica Dental Urraca
Gure hortz-klinikarentzat, CircularTrans tresna oso baliagarria izan da ekonomia zirkularrarekin eta iraunkortasunarekin bat datorren negozio-eredu baterako trantsizioa hasteko. Zerbitzuen sektoreko enpresa txiki bat gara, eta oso harrituta geratu gara CircularTrans tresnari eta horren atzean dauden pertsonen aholkularitzari esker ezarri ahal izan ditugun neurrien kopuruarekin.
Tresna oso intuitiboa da, erabiltzeko erraza, eta edozein negozio-eredutara iristeko eta egokitzeko modukoa. Enpresaren egoeraren hasierako diagnostikoa oso osoa izan zen, eta tresnaren bidez antzemandako aukeren jarraipena modu errazean egin ahal izan genuen.
Proiektu hau bultzada bat izan da gure hortz-klinikaren iraunkortasunerako bideari ekiteko. Horri esker, gure lehiakortasuna hobetu dugu sektoreko beste enpresa batzuetatik bereiziz, gure jardueraren ingurumen-inpaktua murriztea lortu dugu eta kostuak aurreztu ahal izan ditugu.
Mugafil
CircularTRANS programak aukera eman digu ekonomia zirkularraren esparruan gure enpresaren egungo egoeraren benetako argazkia lortzeko. Balioa ematen ez duten baliabideen erabilera murrizten duen hobekuntza-ekintza orok ekonomia zirkularraren adierazleak hobetzen laguntzen du, eta programa horrek funtsezko alderdietan arreta jartzea ahalbidetu digu, hala nola energia-eraginkortasunean edo ekoizpenaren baliabideen optimizazioan.
Ibon Achotegi