Multimedia
CircularTRANS proiektuaren bideo korporatiboa
Erreportaia Teknopolis saioan
Idoia Urainek, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzaile-irakasleek eta CircularTRANS proiektuko partaideek Elhuyar eta EITBren Teknopolis saioan parte hartu zuten. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ekonomia zirkularraren alde egin duen apostuaren inguruan hitz egiten du saioan.
Industriaren ingurumen-erronkak
Bideo honetan Joan Manuel Fernándezek, Mondragon Unibertsitateko Ekonomia Zirkularra eta Industria Jasangarritasuna Ikerketa taldeko koordinatzailea, industriak ingurumenarekiko dituen erronkak azaltzen ditu. Enpresetan teknologia garbiak txertatzearen garrantziaz mintzatzen da eta enpresei zuzendutako politika eta tresnak martxan jartzearen beharraz ere hitz egiten du, izan ere, guztia da beharrezkoa enpresetan ekonomia zirkularra ezartzen laguntzeko. Bideoan hainbat erakundeetako praktika onak ere azaltzen ditu interesgarri edo inspiragarri izan daitezkeelako beste enpresentzat.
Elkarrizketa Goienan
Idoia Urain Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzaile-irakasleak eta CircularTRANS proiektuko partaideak Goiena Telebistan parte hartu zuen, industriak ekonomia zirkularraren esparruan dituen erronkei buruz hitz egiteko. Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza fakultatea enpresei jasangarritasun industrialerako jauzia ematen laguntzeko zer pauso ematen ari den ere azaldu zuen.